Traktoreen azterketa teknikoak egiten hasiak dira herriz herri

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 13a

Astelehen goizean Etxalarren izan da traktoreek ITVa pasatzeko tailer mugikorra- Aitor Arotzena

Aste honetan Bortzirietan, Sunbillan eta Donamarian izanen da tailer mugikorra

Urtero bezala hasiak dira traktoreen, ziklomotorren eta nekazaritzako bertzelako tresnen azterketa teknikoak egiten eskualdean.

Beran abenduaren 9an, joan den ortzegunean egin zuten eta Lesakan ortziralean, abenduaren 10ean. Etxalarren, abenduaren 13an, astelehenean izan dira eta hemendik aitzinera Igantzin abenduaren 14an, Arantzan abenduaren 15ean, Sunbillan abenduaren 16an, Donamarian abenduaren 17an, Urdazubin abenduaren 20 eta 21ean, Amaiurren abenduaren 22an izanen dira.

Heldu den urte hasieran, urtarrilaren 7an Erratzun, urtarrilaren 10ean Azpilkuetan, urtarrilaren 11 eta 12an Arizkunen, urtarrilaren 13an Elizondon, urtarrilaren 14an Beartzunen, urtarrilaren 17an Lekarotzen, urtarrilaren 18 eta 19an Iruritan, urtarrilaren 20an Zugarramurdin, urtarrilaren 21ean Gartzainen, urtarrilaren 24an Arraiozen, urtarrilaren 25 eta 26an Zigan, urtarrilaren 27an Berroetan, urtarrilaren 28an Almandozen eta urtarrilaren 31n Narbarten egin beharko da traktoreen azterketa.

Otsailean sartuta, traktoreek ITVa pasatu beharko dute 1ean Orabidean, 2an Oronozen, 3an Labaienen, 4an Urrozen, 7an Oizen, 8an Saldiasen, 9an Iturenen, 10ean Aurtitzen, 11n Ezkurran, 14 eta 15ean Leitzan, 16an Goizuetan, 17an Eratsunen, 18an eta 21ean Zubietan, eta martxoaren 29an Areson.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun