Asteburua luzea bezain kirol arloan murritza izan zen. Hori bai, emaitza aldetik ona izan zela erraten ahal da. Berririk onena, eskubaloian jokatu zen partida bakarrean, Baztango BKTko emakumeek eman zuten, denboraldiko lehen garaipena lortu baitzuten Zarautzen. Bederatzigarren jardunaldira arte esperatu behar izan dute, baina bidea ikasi eta hemendik aitzinera gehiago ere izanen direla espero dute. Kadete mailako futbol derbian bakarrak irabazten ahal zuen eta lesakarren alde erori zen. Nafarroako Erregionaleko lehen mailan bertan behera gelditu zen jardunaldia eta Gipuzkoakoan, garaipena Gure Txokoarentzat eta berdinketa Beti Gazte Brentzat. Jubeniletan ere irabazi egin zuten Bortzirietako bi taldeek.
Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Gure Txokoa 2 (Andoni Martinez eta Mikel Morcillo) – Oiartzun B 0
Beti Gazte B 1 (Fred Ramos) – Union Txiki Touring 1
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan – CD San Ignacio, bertan behera.
Doneztebe FT – CD Iruña, bertan behera.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Oiartzun B 2 - Gure Txokoa 3 (Mikel Moreno, David Morales, Ruben Pedrosa)
Hondarribia B 0 - Beti Gazte 2 (Jon Etxebeste eta Fernando Etxegarai)
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte 1 (Koldo Ordax) - Gure Txokoa 0
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Azpeitiko AFB 1 - Gure Txokoa 4 (Aritz Perezek 3 eta Ismaelek 1)
Gipuzkoako 3. Mailan
Orixe Tolosa 3 - Umore Ona 2 (Beñat Lekuonak 2)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra
Aiala Zarautz 32 - Baztango KT 38