Rantxera afaria eginen da abenduaren 11n Berroetako Gure Ametsa elkartean

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 9a

Argazkian ageri den Pancho Balbuena, Jaliskorekin batera ariko da Berroetan larunbatean. Utzitako argazkia

Pancho Balbuena eta Aitor Ibarra “Jalisko”rekin

Abenduaren 11n, larunbatean, Berroetako Gure Ametsa Elkarteak rantxera afari bat antolatu du atseko 21:00etan. Afarian eta afalondoan bertan izanen dira Pantxo Balbuena mexikarra eta Aitor Ibarra Jalisko Bandeko kidea dena. Kanta liburuak banatuko dituzte horiekin batera Mexikoko kantak abesteko eta dantzan aritzeko ere aukera izanen da. Afarira joan nahi duenak aldez aurretik txartela hartu beharko du. Kiko 659779892 / Arantxa 661015820.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun