Eratsungo Axura Beheko baserrian bizi zen Aquilino Loiarte Jaunarena hilik topatu zuten abenduaren 7an bere baserrira eramaten zuen pistan, Eratsun eta Ezkurra artean, gidatzen zuen ibilgailuarekin amildu ondotik.
Zehazki, 42 metroko erorka izan zuen eta Zumarreztako erreka aldera joan zen. Abenduaren 7an, 10.44 aldera topatu zuten ibilgailua, baina ez dute istripuaren eguna zehazterik izan, abenduaren 4an ikusi baitzuten azken aldiz Goizuetan.
Goizuetako suhiltzaile boluntarioek eta Altsasukoek atera zuten gorpua eta Nafarroako Lege Medikuntza Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.