Etxalarko Usategieta aldean, herrigunetik 3 bat kilometrora dagoen Larrasaihetsekoborda baserria erabat kixkali du abenduaren 8an, arratsean gertatutako sute batek. Kasik gau guzia sua itzaltzen eman behar izan dute suhiltzaileek, Bera eta Lesakako boluntarioek baita Iruña eta Oronozko profesionalek ere, baserrira ailegatzeko asfaltatu gabeko pistatik ezin baitziren sartu ez zisterna handirik, ez beso artikulatua duen kamiorik. Beraz, ura motobonbetan eraman behar izan dute.
Baserri handiak zurez egindako egitura zeukan eta horrek sua hedatzea erraztu duela aipatu dute. Jabeen senide batzuk zeuden baserrian sua gertatu denean, baina onik atera dira.