“Lainoaren Umeak, Zeruaren Koloreak”. Halaxe du izena Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen ereserkiak. Mikel eta Poti Rekartek egin dute konposizioa, eta hitzak Txomin eta David Mindegia eta Mikel Rekarterenak dira. Konponketak eta partiturak, berriz, Ainhoa Sanz eta Cecilia Otaegik egokitu dituzte. Abestiko ahots nagusia Alberto Zunzarrenena da eta koroan, Xabier Bañares, Pascual Bertiz, Joxe Irigoien, Juan Telletxea, Javiertxo eta Lorena Almandoz, Pablo Elizondo, Ibai Mariezkurrena, Mikel Rekarte, Izaro Martin, Maite Urreaga, Maialen Zamorano, Ainhoa San Miguel eta Maitane Larretxeak parte hartu dute. Musika-tresnen artean, perkusioa (Mikel Rekarte), bibolina (Cecilia Otaegi) eta pianoa (Ainhoa Sanz) entzun daitezke eta grabaketa eta produkzioa Jorge Mariñelarenak egin du.
Aitzinerago bertsio animatuagoa eginen dutela ere iragarri dute. Azaroaren 28an, eskubaloi taldeen aurkezpenean eman zuen Elkarteak ereserkiaren berri. Zortzi taldetan banatuak 140 jokalari ditu Errekak eskubaloian. Aurtengo berrikuntza nagusia, himnoaz gain, senior mailan bi talde kantxaratu dituela izan da. Errekaren webgunean, letraz gain, himnoa aditzeko aukera dago. www.erreka.org
LAINOAREN UMEAK, ZERUAREN KOLOREAK
DONEZTEBE ALDEAN SORTU ZEN LAINOPEAN
KIROLA DU HELBURU GUZTIOK ELKARLANEAN
LAINOAREN UMEAK ZERUAREN KOLOREAK
ERREKA DUGU GORPUTZA JENDEA BERRIZ ARIMA
SASOIA DA GURE HITZA INDARRA ETA KEMENA
ERREKA IZEN EDERRA ZABALTZEN ARI GARENA
BIHOTZEAN DARAMAGUNA MUNDU GUZTIAN BARRENA
LAINOAREN UMEAK ZERUAREN KOLOREAK
ERREKA DUGU GORPUTZA JENDEA BERRIZ ARIMA
SASOIA DA GURE HITZA INDARRA ETA KEMENA
ERREKA IZEN EDERRA ZABALTZEN ARI GARENA
BIHOTZEAN DARAMAGUNA MUNDU GUZTIAN BARRENA
LAINOAREN UMEAK ZERUAREN KOLOREAK
KIROLA DU HELBURU GUZTIOK ELKARLANEAN