Nafarroaren Egunaren baitan kontzertuak izanen dira Elizondon eta Lesakan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 1a

Aunitz entseiatu ondotik, Elizondoko Abesbatza ttikia aditzeko aukera izanen da ortziralean elizan. Utzitako argazkia

Doneztebeko Mendi Abesbatzak kantatuko du Lesakan eta Elizondon helduen eta ttikien abestatza ariko dira

Nafarroako Gobernuak Xabierko San Frantzisko Egunean Nafarroaren Eguna ospatzen dela eta zenbait ekitaldi antolatu ditu. Eskualdeari dagokionez, bi kontzertu izanen dira abenduaren 3an Lesakan eta Elizondon.

Lesakako San Martin elizan, Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua eskainiko du abenduaren 3an, ortziral eguerdian Lesakako San Martin elizan.

Bertze aldetik, Elizondoko elizan, handien koralak eta Abesbatza ttikiak kontzertua eskainiko dute 13:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun