Asteburu luzea daukagu aitzinetik eta hainbat kiroletan ere opor hartzeko aukera aprobetxatu dute. Eskubaloian, erraterako, Baztango emakume seniorrek bakarrik jokatuko dute partida. Futbolean, Nafarroako Ligan bakarrik Erregionaleko lehen mailakoak ariko dira. Gipuzkoan ari diren gehienek partidak izanen dituzte, Beti Gazteko talde nagusiak izan ezik. Gainera, kadete mailan derbia jokatuko dute Beti Gaztek eta Gure Txokoak larunbatean Mastegin. Hauek izanen dira asteburuko partidak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Gure Txokoa – Oiartzun B, ortziralean 20:00etan Berako Matzada zelaian.
Beti Gazte B – Union Txiki Touring, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Baztan – CD San Ignacio, ortziralean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Doneztebe FT – CD Iruña, larunbatean 18:15ean Uharteko Areta zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Oiartzun B - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
Hondarribia B - Beti Gazte, igandean 11:30ean Hondarribiko Ondartzan.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte - Gure Txokoa , larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegi zelaian.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Azpeitiko AFB - Gure Txokoa, larunbatean 15:00etan Azpeitiko kiroldegian.
Gipuzkoako 3. Mailan
Orixe Tolosa - Umore Ona, ostiralean 20:45ean Tolosako Uzturpe frontoian.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko Maila Zilarra Aiala
Zarautz - Baztango KT, Zarauzko kiroldegian larunbatean 19:15ean.
SASKIBALOIA
Senior Nafarroako 2. Maila
Cbask - Silotite Baztan, asteazkenean, abenduaren 8an 12:00etan Altsasuko Zelandi kiroldegian.