Azaroaren 28an, igande arratsaldean Euskal Herriko trikitilari gazteen XIX. Txapelketa jokatu zen Zaldibarren (Bizkaia). Bertan, Etxalarko Itxaso eta Irune Elizagoien ahizpak suertatu ziren txapeldun, Andoaingo Edurne Errandonea eta Orioko Ander Beldarrain bigarren eta Gasteizko Ander Zabaleta eta Aretxabaletako Eider Iraola hirugarren.
Guzira zortzi bikote aritu ziren eta Bizkaiko Trikitixa, Porrusalda, “Azkorgain” fandangoa eta Arin-Arina jo zituzten.
Etxalarko ahizpak bikain aritu ziren eta lehendik ere Lesakako edo Malerrekako txapelak irabaziak badira ere, orain arteko garaipenik handiena lortu dute trikitixa eta panderoarekin.