Matxin Irabola bertsolari senpertarra omenduko dute azaroaren 28an sorterrian

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 26a

Matxin Ibarola 1879an sortu zen Senperen eta 1935ean hil. Utzitako argazkia

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Mihura eta Xalbador II.a ere ariko dira bertsotan

Matxin Irabola bertsolari haundiaren omenaldia ospatuko da hazilaren 28an, igandearekin Senperelp Larraldea baserrian. Arratsaldeko 16:30ean, Franck Dolosor kazetariak idatzi eta Elkar argitaletxeak karrikaratu duen Matxin Irabola, Senpereko bertsularia biografiaren aurkezpenaren ondotik, 18:30ean bertsosaioa izanen da eta hantxe entzuten ahalko dira Amets Arzallus, Sustrai Colina, Fermin Mihura eta Mixel Aire Xalbador II.a. Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteko buruak proposatuko ditu gaiak.

Omenaldi horren karietarat, bi belaunaldi lotu nahi dira: bertsolaritzan dabiltzan gazteak eta duela urte batzuk besta guzietan bertsoak entzuten zituzten senpertarrak. Iparraldeko bigarren xapelketaren ondotik, bertso giroa piztu nahi da herriz herri eta lehen hitzordua Senperko Larraldean izanen da, Bertsularien Lagunak eta euskal elkarte andanak duten egoitzan.

Matxin Irabola 1879an sortu zen Senperen eta 1935ean hil zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun