Euria eta hotza lagun, aurten 46. aldiz Behobia-Donostia lasterketa ospetsua egin zen azaroaren 14an. 20.481 atletek emana zuten izena, baina azkenean 17.373 lagunek bukatu zuten 20 kilometro dituen ibilbidea.
Helmugaratu zirenen artean, 168 eskualdekoak izan ziren: 29 emakumezkoak eta 139 gizonezkoak.
Herriz-herri
Herriz-herri hona hemen zein izan ziren parte-hartzeak: Arantza 7, Baztan 35 (Amaiur 2, Aniz 2, Arizkun 5, Arraioz 4, Elizondo 15, Gartzain 2, Irurita 3, Lekaroz 1 eta Oronoz-Mugairi 1), Bera 26, Bertizarana 3 (Narbarte 3), Doneztebe 12, Elgorriaga 1, Eratsun 1, Etxalar 4, Goizueta 6, Igantzi 5, Ituren 1, Leitza 18, Lesaka 19, Sunbilla 8, Urdazubi 2, Zugarramurdi 1, Sara 5 eta Senpere 14.
Lehenbizikoak
Eskualdeko korrikalariei dagokienean, bi baztandar izan ziren gizonezkoetan zein emakumezkoetan denborarik onena egin zutenak: Alberto Barberena Goñi lekaroztarra gizonezkoetan (01:08:12).
Horrez gain, aipatzekoa da, Iturengo 12 joaldunek ere osatu zutela ibilbidea. Joareak soinean bortz ordu inguruz egin zituzten Behobiatik Donostiarako 20 kilometroak.