Hilaren 30ean akituko da Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketan izena emateko epea. IX. edizioa izanen da aurtengoa eta benjamin (1.maila), alebin (1.maila), infantil (1.maila), kadete (1.maila), jubenil (1.maila), 22 urtez beheitiko eta elite mailako seniorrei egonen da zuzendua. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, seniorretan izan ezik, kasu honetan gonbidatuta etorriko direlakoz pilotariak. Izena emateko bi aukera daude: salaae@gmail.com-era edo faxez 948 450991 zenbakira idatzita. Izena ematean, telefonoa edo fax zenbakia eta helbide elektronikoa utzi beharko dira. Txapelketa urtarril erdialdean hasi da eta otsaileko azken astean edo martxoko lehendabizikoan bukatuko da. Igande goizez eginen dira partidak Doneztebe (senior eta jubenilenak), Legasa (benjaminenak), Lesaka (kadeteenak), Irurita (alebinenak) eta Berako (infantil eta 22 urtez azpikoenak) frontoietan. Arratsaldetan ere jokatuko dira batzuk, eta horiek Doneztebe eta Berako pilotalekuetan eginen dira. Kanporaketa moduko txapelketa izanen da eta federazioko lizentzia eguneratua edukitzea ezinbertzekoa da.