Pasaka
Sarako Izarrak lau bikote aurkeztu ditu. Ohorezko mailan, Jean Jacques Eliceiry eta Andoni Allik Hardoytarren eta Zaharrer Segi baigorriarren kontra galdu dute 13-4 eta 13-1. Aldiz, Zaharrer Segi 3ren kontra 13-12 irabazi.
Bigarren mailan, berriz, aitzineko urtean partida bat soilik irabazi baldin bazuten, aurtengo txapelketari bikain ekin diote Patrick Saski eta Mathieu Berrouetek. Lehen partidan Zaharrer Segikoak 13-12 gailendu dituzte Plekan eta bestean Hiriburuko Ainharak-ei 13-9 irabazi. Prestakuntza fisiko garrantzitsu baten ondorioa segur aski.
Beste bi bikoteak B multzoan dira eta lehen partidatik bata bestearen kontra aritu dira. Francois Pouyet eta Nicolas Peryk Patxi Barandiaran eta Bixente Blondiri 13-4 irabazi diete. Azken horiek bigarrena ere galdu dute 13-10 Noizbaiten aurka.
Errugbia
Errugbiari dagokionean, sasoi hastapena zaila izan bada, Basurdeak iratzarri dira bi garaipen lortuz. Lehena Zibururen kontra 31-5 partida on baten ostean eta bigarrena Narrossen 14-9 (erreserbak 13-0 galdu zuen).