Jada bortz urte pasatu dira Kotto joan denetik eta horren harira, lagun eta senideek zonbait ekitaldi antolatu zituzten haren oroimenez. Urriaren 31n mendi irteera egin zen Hirufagoetara eta hazilaren 7an, ateraldia egin zen Kottok aunitz maite zuen Otsandako Labiaga aterpera. Eguna borobiltzeko 100 bat lagun Ihartzegaraian bildu ziren bazkaltzeko.