Santa Katalinen kari, besta eguna izanen da astehondarrean Ihalarren

Urtero bezala Santa Katalinen kari, Ihalar auzoan besta giroa biziko da. Hazilaren 27an, larunbat atsean, tripotx jatea izanen da Bara­txar­tean.

Biharramun goizean, 10:30ean, Santa Katalina kaperan meza emanen da. Ondotik mutxi­koak dantza­tu eta tripo­txak dastatzeko parada izanen da Baratxartean.

 

Ekitaldi gehiago

San Josepe eskolak Aita Noël edo Bizarxu­ri merkatua antolatu du larunbaterako, hazilak 27, errebotean.

Egun berean, baina eskola publikoak 19:00­­etatik goiti mus eta poker txapelketak antolatu ditu. Bertan jatekoa eta edatekoa izanen da. Parte-har­tzea 10 eurokoa izanen da bikoteko. Izen-emaiteak ha­zila­ren 24a ai­tzin egin behar dira 063 1215792ra deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun