Urritasunak dituztenei laguntzeko ekimenek ez dute etenik. Hazilaren 14an, erraterako, Turismo Bulegoak eta AFM elkarteek Christian Amorenaren laguntzarekin, kontzertu bat antolatu zuten Omordia gelan. 90 bat lagun hurbildu ziren Joan Garriga (Dusminguet ohia) artista kataluniarrak zuzentzen duen La Troba Kung-fu taldea ikusterat. Bertaratu zirenak cumbia edo rumba bezalako doinuez asetu ziren. Bildu zen diru guzia AFM Telethon elkartearen alde izan da.
Elkarte honen alde beste ekintza batzuk ere antolatuko dira. Abenduaren 3ko arratsaldean hiru eskoletako haurrekin euskal jokoak eginen dira errebotean. Eta biharamunean, 14:30ean Larrunera upatzea eginen da treinez eta 15:30ean oinez jautsi. 17:00etan Krakada izanen da Pullman ostatuan.