Hazilaren 11n Jondoni Martine eguna besta da Senperen bi arrazoinentzat: Gerla Haundiko armistizio eguna eta saltzaileen eguna. Aurten, bigarren ekitaldia ospatu dute herriko 27 saltzaile bilduz. Artxeluak kantari gazte taldeak aperitifa denbora alaitu zuen eta gero 150 lagun bildu zituen bazkari ondotik egin zen lehen moda desfileak. Herriko elkarteeko ordezkariek desfilea egin zuten Koko't Karrika Nagusiko jantzi saltegi berriko beztitzekoak erakusteko. Gaitzeko giroa sortu zen.