Prefeta Senpereko Herriko Exearen kontra

Franck DOLOSOR 2010ko aza. 24a, 13:26

Hazil hondar huntan ja­kinen da justiziak zer de­­liberatuko duen Herri­ko Etxeak Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteari eman dion diru­la­guntzaren gaian. Prefe­tak ez du batere begi onez ikusten gure hautetsiek diruz laguntzea elkartea eta auzitan eman du he­rria. Maia­­tzean sala­keta eman zuen prefetak baina justiziak arra­zoin eman zion he­rriari. Berehala, prefetak errekurtsoa presentatu zuen, bere ustez, elkarte horrek ez diolakoz deus ekartzen herria­ri zuzenean. Herriko Etxe­ko abokatak dio herriko labo­ra­riekin eginen diren proiek­tu jakinak laguntze­ko eman zela laguntza: bio saila, eguzki lorearekin erregaia egiteko...

Ez da lehen aldia prefetak auzitan ematen duela he­rria. Bere aldetik Christine Bessonart auza­pezak dio EHLG lagun­tzen segituko dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun