Malerrekako Gazte Asanbladak argazki lehiaketa antolatu zuen irailaren 25ean Legasan. Eta egun horretan egin zuen uda guztian saldutako Gazte Zozketaren boletoen zozketa. Lehenbiziko zenbakiaren jabea, ordea, ez zen agertu eta berriz egin behar izan zuten. Kasu honetan, saria Leitzara joan da. 372 izan zen bigarrenez zozketa egin eta atera zen zenbaki sariduna. Eta zenbakiaren jabea, berriz, argazkian ageri den Maitane Billabona leitzarra izan da. Saria ondoan duela ageri da.