95 kiloko basurdea Donamaria eta Oizko ehiztarien eskuetan

Iñaki Telletxea 2010ko aza. 24a, 12:24

Utzitako argazkia

Joan zaigu aurtengo uso ehiza garaia ere eta azkeneko urteotan bezala, ehiztariak nahiko deskontentu agertu dira denboraldiarekin. Uso ehizaz aparte, basurdeetan ere ibiltzen dira herriko ehiztari batzuk. Argazkian ikus dezakezue. Donamaria eta Oizko talde honetan Periko Etxegiak hil zuen 95 kiloko basurdea. Hori duk bitxua hori!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun