Artisautza ikastaroa antolatu nahi da urtarriletik aitzinera

Iñaki Telletxea 2010eko azaroaren 24a

Abenduaren 20a baino lehen apuntatu behar da liburutegian

Negua ate joka dugu eta garaiko arratsalde ilun eta hotzak pasatzeko artisautza ikastaro bat martxan paratu nahi da. Urtarrilean hasita, bi hilabetez, astean behin bi orduko saioak­ emanen lirateke erabilera anitzeko lokalean.

 

Izen-ematea

Ikastaroan parte hartu nahi duen guztiak abenduaren 20ra bitarte herriko liburutegian ematen ahal izanen du izena. Behin taldea osa­tzen denean, orduan adostuko litzateke arti­sau­­tza saioak­ zein egunetan eta zein ordutan emanen diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun