Besta parte-hartzaileak

Arkaitz MINDEGIA 2010eko azaroaren 24a

Ainara Mindegia

Eguraldiak emandako pausaldia aprobetxatuz –ortziralean eta larunbatean, hilak 12 eta 13, eguraldi ona egin zuen–, parte-hartzaileak izan dira aurtengo Aurtizko bestak. Mus txapelketan, adibidez, hamar bikotek parte hartu zuten, eta herri bazkarian 50 lagunetik goiti bildu ziren. Haur, gazte zein helduek gozatu dute San Martinetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun