Joaldunak lehenbizikoak Behobia-Donostiako helmugan

Arkaitz MINDEGIA 2010eko azaroaren 24a

Ainara Garcia / Noticias de Gipuzkoa

Korrikalari profesional eta afizionatuek hitzordu handia izaten dute azaroan Behobia-Donostian. Hainbat tokitatik etorritako milaka lagun elkartzen dira, baita eskual­dekoak ere. Eta aurtengoan iturendarrak ere han izan ditugu. Ez, ordea, korri­ka­lariak, joaldunak baizik. Beraien arteko erronka­ri eutsiz, joaldunak hilabete batez hortxe aritu dira entrenatzen eta egun haundian, 06:30 aldera dena prest zutela joare soinuak hasi ziren Behobiako sarrera ondotik. Ibilbideko malda, zelai eta kilometroak pasatuz, atsedenaldietan estiratuz eta herritarren laguntza, edari eta animoekin aurrera eginez, nahiz eta azkenerako hankak pixka bat kargatzen hasiak izan, Donostian bildu zen jendearen harridura eta animoekin helmugatik pasatu ziren. Egindakoaren ilusioarekin, besarkatu, argazkiak atera eta podiumera ere igo ziren. Ondotik joareak kendu eta La perla bainue­txera joan ziren, eta gero bazkari eder baten inguruan ospatu zuten. Ondorioak izanen zituzten biharamunean baina egin dutena azpimarratzekoa bada behintzat. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun