Kultur ekitaldiz beteta dator aurtengo abendua

Arkaitz MINDEGIA 2010eko azaroaren 24a

Abenduaren 4an haurren eguna eginen da

Etortzear dagoen zubi honetan, Kultur Egunak antolatzen ditu Ibin­tza Kultur Taldea urtero. Baina aurtengoan hilabete osoan hainbat ekitaldi eginen ditu. Abenduaren 3an, erraterako, iluba­rrean­ He­rriko Etxeko Gan­baran talo-jatea izanen da, eta tripa ederki bete ondotik, mus txapelketa eginen da goizeko ordu ttikiak arte. Abenduaren 4an, berriz, haurren eguna izanen da: goizean hau­rrendako tailerrak eginen dira, eguerdian haurren bazkaria Ganbaran eta arra­tsaldean haurren­tzako ikuskizuna izanen da. Ekitaldi hauek abendu hasieran izanen badi­ra ere, aipatu bezala, hilabete osoan ekitaldi gehiago izanen dira, eta aurrerago aipatuko ditugu gainerako hitzorduak.

 

Boletoak

Hainbat ekitaldi antolatzen ditu urte osoan Ibintzak, eta horiek finan­tza­tzeko diru itu­rri garran­tzitsuak diren boletoak laster aterako dira eta herri­ko komer­tzio eta ostatuetan paratuko dira salgai. Bestalde, Kultur Taldetik deialdia luzatu diete herritarrei kide berriak behar dituztelako ideia berriak aitzinera eramateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun