Zortzi talde eta 140 jokalari. Halaxe ditu denboraldi honetan Erreka Kirol Elkarteak, eta horien guztien aurkezpena eginen du igande honetan, irailak 28, kiroldegian. Horrez gain, egun berean eta aurkezpenaren aitzinetik, senior taldearen partida garrantzitsua jokatuko da: Erreka A-Anaitasuna. 11:30ean hasiko da lehia eta partida akitzean eginen da talde eta jokalarien aurkezpena.
Saskiaren zozketa
Aitzineko urteetan bezala, Erreka Elkarteak Eguberrietako saski ederra zozketatuko du abenduaren 18an, larunbatarekin. Elkartearen egoitzan eginen da zozketa, 13:00etan. Saski konpletoa egin dute aurten ere: mendi bizikleta, mikrouhin-labea, telebista, zuku-makina, sandwich-ontzia, turroiak, urdaiazpikoa, ardoa, likoreak... Denetarik du zareak eta boletoak komertzioetan daude salgai. Elkarteak urte osoan egiten dituen ekimenak finantzatzeko erabiltzen da zozketatik ateratako dirua.