Idazkari-kontuhartzailea eta kudeatzailea behar ditu Malerrekako Mankomunitateak, eta horretarako, lanpostu deialdia egin du. Aldi baterako lana izanen litzateke, sei hilabeterako, eta gehienez lanpostua behin betiko bete arte luzatzen ahalko da. A mailari dagokion ordainsaria izanen luke langileak eta plantila organikoan onartutako osagarriak.
Interesatuak azaroaren 30a baino lehen Doneztebeko Enplegu Bulegoan inskribatuak egotea ezinbertzekoa izanen da eta jakin, deialdiko oinarriak Enplegu Bulegoan eta Mankomunitateko bulegoan daudela. Probak, berriz, Sunbillako Herriko Etxean eginen dira, abenduaren 15eko