Dantzarien jaialdi ederra

Irati ARRIETA 2010eko azaroaren 24a

Ainara Mindegia

Ikuskizun ederra eskaini zuten dantzariek azaroaren 6an herritarren aitzinean, eta herritarrek ere ederki erantzun zuten. Adin guzietako 50 bat dantzari elkartu ziren jaialdirako espreski dekoratutako pilotalekuan, eta urte osoan egiten duten lanaren zati bat erakutsi zuten. Saioaren ondotik, dantzari helduek Elizondoko Eskisaroi jatetxean afaldu zuten eta ttikiek kanpinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun