Herrian gero eta ikastaro gehiago antolatzen badira ere, ez genuen horrelakorik oraindik izan. Pili Arrolak edertasun ikastaroa eman zuen azaroaren 6an Iharrian. Mari Kay markaren ordezkaria da bera, eta aurkezturiko kremak garestiak baina hagitz onak direla erran zuen, Telecinco katean jendea moldatu eta edertzeko krema hauek erabiltzen dituztela gehituz. Ikastaroaren akaberan partaide bakoitzak krema bat hartu zuen opari eta bere produkturen bat erosteko aukera ere izan zen. Jendea interesaturik egonez gero, berriro ere ikastaroa antolatuko luke Pilik.