Etxarri-Aranatzen azaroaren 7an eta Berriobeitin azaroaren 13an egin ziren Nafarroako Kantu Txapelketarako bi kanporaketak. Eta puntuazioa kontuan hartuz, herriko Dantzadi taldea pasatu zen joan den larunbatean, azaroak 20, jokatzekoa zen finalera.
Taldeko lau partaideek eurek sortutako kantarekin aurkeztu ziren: Davidek baxua, Iñigok bateria, Itsasok gitarra eta Irunek trikitixa joz. Abendua izan zen kantatu zuten abestia.