Mus Txapelketa jokatzen ari dira aurten XIX. aldiz Larraburuakoak

Irune eta Itsaso 2010eko azaroaren 23a

Abenduaren 17ra arte ariko dira lehian

Urteak dira Larraburuan mus txapelketak antolatzen hasi zirela eta aurten ere ez dute hutsik­ egin. 2010eko mus txapelketa, XIX.a, hain zuzen, azaroaren 14an hasi zen Larraburuan. 10 bi­kote ari dira parte har­tzen eta abenduaren 17ra arte iraunen du.

Abenduaren 27an, be­­rriz, baz­karia eta tro­feoak­ bana­tzea izanen da. Jose Javier Zubieta eta Joxe Mari Arburua antolatzaileek erran­ dutenez, bikote irabazleak txapela eta trofeoa hartuko dute eta biga­rren, hirugarren eta lau­garren bikoteek trofeoa.

 

Bortzirietako Mus Txapelketa

Bortzirietako Osasunazaleek antolatutako Mus Txapelketaren Etxa­larko kanporaketa ortzi­ral honetan, azaroak 26, jokatuko da Herriko Ostatuan. 23:00etan hasiko da eta ordura arte apunta­tzen ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun