Beti Gazteko argazki lehiaketaren lehen saria Bizkaiara

Ttipi-Ttapa 2010eko azaroaren 23a

Aitor Arotzena

48 argazkilarik 139 argazki aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako argazki lehiaketara. Lehen saria, 300 euro, Berangoko Javier Pedro Fernandez Ferrerasen Luchadores lanarentzat izan da. Bigarren saria, 200 euro, Bergarako Benito Canteroren Tre Zimera begira argazkiarentzat eta hirugarrena, 100 euro, Bergarako Juan Jose Lopez Azurmendiren Behelainoa larrean argazkiarentzat. Beti Gazteren 70. urteurrenaren ospakizunekin zerikusia duen argazki onenaren sari berezia Irantzu Pastor Ordoki lesakarrak eskuratu du Domikoren babesean lanarekin. Argazkiak hilabete bukaera bitarte ikusgai izanen dira, astelehentik larunbatera 18:30etik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun