Ekainaren 30era arte Toki-Ona Institutuko zuzendari izan zen Jose Mari Irazoki Elgorriaga herritarrak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sarietako bat jaso du, bere zuzendari lanagatik. Astearte honetan, azaroak 23, hartzekoa zen saria Iruñean. Sariketa honetara aurkeztutako memorian, Irazokik egindako zubilanak nabarmendu dira: «Nafarroako Gobernua eta institutuaren artean, zuzendaritza eta langileen artean, familia eta ikasleen artean…». Eta «1967an hiru irakaslerekin hasi zen Ofizialia Eskola, egun eskualderako erreferentzia den puntako ikastetxea bilakatu dela» ere dio aipatu memoriak. Hainbat hezkuntza plan eta programa abiatu izana ere goraipatu da memorian. 26 ikasturte egin ditu zuzendari: 1978-1984 eta 1989-2010.