Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, urte bukaerako besta ospatu zuen Arkupeak jubilatu, pentsionista eta alargunen elkarteak. Azaroaren 20an, larunbatean izan zuten hitzordua Donezteben eta 600 bat bazkide bildu ziren. Felipe Ganboa elkarteko presidentea ez zen ekitaldian izan, egun berean hil baitzen Juanita bere arreba Beran. Honela, heldu den urteko ekainean kargua uzteko asmoa azaldu duen presidentearen diskurtsorik gabe joan zen eguna.
Eguerdian hildako bazkideen omenez, Mikel Biain apezak emandako meza izanen dute Doneztebeko elizan eta bertsolariak ere aritu ziren kantari. Ondotik, bazkaria izan zuten Doneztebeko kiroldegian. Bazkalondoan, dantzaldia izan zuten Jalisko Band taldearekin.
Aipatzekoa da Arkupeak elkarteak eskualdeko eta Irun edo Iruña aldeko 3.500 bazkide biltzen dituela gaur egun. 1986ko ekainaren 30ean sortu zen eta beraz, heldu den urteko ekainean Zilarrezko Ezteiak ospatuko ditu.