Oihan Larretxea Euskadiko lehen mailan arituko da heldu den urtean

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 22a

Oihan Larretxea lehen mailan ariko da heldu den urtean Euskadiko txapelketan ere. Artxiboko argazkia

Azaroaren 19an Donezteben jokatu zen bigarren mailako finalean azpitxapeldun izan zen Jexuxmari Lasaren gibeletik

Jexuxmari Lasa gipuzkoarrak irabazi du II. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketa, lehenengoz, azaroaren 19an Donezteben. Oihan Larretxea beratarra izan da txapeldunordea, eta biek lortu dute heldu den denboraldian Euskadiko Maila Nagusian aritzeko txartela. Lasa txapeldunak. minutu bat eta 54 segundoko aldea atera dio Larretxeari. Doneztebeko udal pilotalekuan jokatu zen finala, azaroaren 19an, feria egunean. 450 ikusle bildu dira jaialdia zuzenean ikusteko. Aizkolari bakoitzak seina pago-enbor moztu ditu: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko. Parte-hartzaileak pasa den uztailaren 25ean jokatu zen kanporaketan sailkatutako lehen sei aizkolariak aritu dira lanean; hala ere Ugaitz Mugertza mutrikuarra bere aita Faustoren ordez aritu zen eta ustegabean hirugarren postua lortu zuen.

Jexuxmari Lasa gipuzkoarrak irabazi du II. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketa, lehenengoz, azaroaren 19an Donezteben. Oihan Larretxea beratarra izan da txapeldunordea, eta biek lortu dute heldu den denboraldian Euskadiko Maila Nagusian aritzeko txartela. Lasa txapeldunak. minutu bat eta 54 segundoko aldea atera dio Larretxeari.

Doneztebeko udal pilotalekuan jokatu zen finala, azaroaren 19an, feria egunean. 450 ikusle bildu dira jaialdia zuzenean ikusteko. Aizkolari bakoitzak seina pago-enbor moztu ditu: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko. Parte-hartzaileak pasa den uztailaren 25ean jokatu zen kanporaketan sailkatutako lehen sei aizkolariak aritu dira lanean; hala ere Ugaitz Mugertza mutrikuarra bere aita Faustoren ordez aritu zen eta ustegabean hirugarren postua lortu zuen.

Ondoko sei aizkolariak aritu dira lehian: Xabier Mindegia (Beintza Labaien; 26 urte), Oihan Larretxea (Bera; 20 urte), Jexuxmari Lasa (Legorreta; 36 urte), Manuel Kañamares (Arostegi; 46 urte), Ander Erasun (Aurtiz; 20 urte) eta Ugaitz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa; 23 urte).

Kanporaketako denborarik onena Xabier Mindegiak egin zuen (15:02), baina Donezteben hastapenetik hartu zuen probaren burua Lasak eta horrela segitu du azken aizkorakada eman arte. Lan erdietan, 56 segundoko aldea atera dio Mugertzari. Hirugarren izan da lan erdietan Larretxea, laugarren Erasun, bosgarren Kañamares eta seigarren Mindegia. Azken egurrean biziki ahalegindu da Larretxea Lasa gainditzen, baina aldea handi samarra zuen txapeldunak ordurako. Hala ere, Larretxeak bigarren postua lortu nahi izan du kosta ahala kosta, eta baita lortu ere. Beraz, heldu den sasoian lehenengoz ariko da Maila Nagusian Berako gaztea.

 

Sailkapena eta denborak enborrez enbor

 

1. Jexuxmari Lasa 01:32; 04:54; 10:49; 16:50; 20:52; 23:17

2. Oihan Larretxea 01:40; 05:26; 11:57; 17:53; 22:13; 24:31

3. Ugaitz Mugertza 01:34; 05:31; 11:45; 18:11; 23:24; 25:52

4. Ander Erasun 01:58; 05:26; 12:10; 19:19; 23:40; 26:22

5. Xabier Mindegia 02:01; 05:53; 12:44; 20:00; 27:15; 27:15

6. M. Kañamares 02:02; 05:47; 12:38; 20:25; 25:18; 27:55

 

Kintopeko harrijasotze txapelketa

Doneztebeko jaialdian, harri-jasotze txapelketa ere jokatu zen, Kintopekoen Euskadikoa hain zuzen ere, eta Jagoba Otaegi Gipuzkoarrak jantzi zuen txapela lehendabizikoz, Jon Unanueri 200 kilo eta bi jasoaldiko aldea aterata.

100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko kubikoa erabili zituzten, eta harri bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egin zituzten. Harri-jasotzaileoak aritu dira lehian hurrenez hurren: Aitor Oiarbide (Etxarri-Aranatz; 18 urte), Jon Unanue (Azkoitia; 17 urte) eta Jagoba Otaegi (Aizarna; 17 urte).

Kintopekoa, 21 urtez beherako harri-jasotzaileari deitzen zaio, hots, urte horretan 21 urte beteko ez dituen harri-jasotzailea.

 

Sailkapena

1. Jagoba Otaegi: 4.100 kilo (28 + 13 jasoaldi)=41 jasoaldi

2. Jon Unanue Goenatxo III.a: 3.900 kilo (24 + 15 jasoaldi) = 39 jasoaldi

3. Aitor Oiarbide: 3.600 kilo (23 + 13 jasoaldi)= 36 jasoaldi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun