Zubietako Ludotekaren funtzionamendurako kultur elkarte bat sortzea proposatu da

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko azaroaren 23a

Garai bateko eskolaren beheko solairuan prestatu da ludoteka. Fermin Etxekolonea

Gurasoek abendu hasieran ireki nahi dute

Abendu hasierarako zabaldu nahi dute gurasoek Zubietako ludoteka, eskola zaharraren beheko solairuan egokitu den haur eta gaztetxoentzako txokoa. Eta nola funtzionatuko lukeen erabakitzerakoan, kultur elkarte bat sortzearen alde egin dute guraso gehienek. Iritzi horretakoak agertu dira ludotekaren harira egin diren bileretan, azkenekoa azaroaren 20an, larunbatean.

Kuotak

Hasierako proposamenaren arabera, ludotekara joaten den haur bakoitzari kuota bat kobratuko zaio hilabetean. Haur bakoitzeko hilean 8 euro ordaindu beharko litzateke; bi haurrekin 12 euro eta 3 haurrekin 16 euro. Asteburuetan bakarrik joanez gero, erdia kobratuko litzateke: haur bakoitzak 4 euro eman beharko lituzke; bi haur izatekotan 5 euro eta hiru haurrekin 8 euro. Noizbehinkakoen kasuan, ludotekara joaten diren aldi bakoitzeko euro bat kobratu nahi dute gurasoek.

Ordutegiak

Astelehenetan izan ezik, haur eta gaztetxoen txokoa ia egunero zabaltzea da gurasoen asmoa: asteartetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara irekiko lituzke ateak. Larunbat eta igandetan, aldiz, goizean bi orduz eta arratsaldean bertze bi orduz zabalduko litzateke. Lortzen den diruaren arabera, arduradun bat hartu ala ez ere erabakiko da. Dena dela, oraindik bertze zenbait xehetasun lotu nahi dira. Bien bitartean, Zubietako haurrek dagoeneko ludoteka erabiltzeko aukera dute, gurasoren batekin joaten badira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun