Urte bukaerako besta ospatuko du Arkupeak elkarteak azaroaren 20an Donezteben

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 19a

Hildako bazkideen aldeko meza izanen da eguerdian. Artxiboko argazkia

Larunbat eguerdian meza izanen dute eta gero bazkaria kiroldegian

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, urte bukaerako besta ospatuko du Arkupeak jubilatu, pentsionista eta alargunen elkarteak. Azaroaren 20an, larunbatean izanen dute hitzordua Donezteben. Bertze urtetan, omenaldi bereziak egiteko eta elkartearen kontuak eta heldu den urterako ekitaldiak eta aurrekontua aurkezteko aprobetxatzen dute eguna, baina azkenean luze jotzen duenez, aurten meza eta bazkaria bertzerik ez dute izanen.

Doneztebera ailegatzeko goizeko 09:30ean abiatuko dira autobusak Goizueta eta Zugarramurditik; 10:00etan Irun, Leitza eta Ezkurratik; 10:30ean Bera, Etxalar, Elizondo inguruetatik eta Almandoztik eta 11:00etan Zubieta, Sunbilla, Oronoz eta inguruetatik.

12:00etan hildako bazkideen omenez meza izanen dute Doneztebeko elizan eta bertsolariak ere ariko dira kantari. 14:30ean, bazkaria izanen dute Doneztebeko kiroldegian, Marisol jatetxeak egina. Menuan, arrain zopa, fritoak, otarrainxkak plantxan, limoi sorbetea, entsalada zentroak, umerria panadera patatekin, txanpaina, tarta izozkiarekin, ardoak, ura, kafea eta kopa izanen dituzte.

Bazkalondoan, 16:30etik 19:00etara dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearekin eta 19:15ean berriz ere etxera bueltan abiatuko dira autobusak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun