‘Emakume baserritarren begirada’ erakusketa azaroaren 19tik 29ra zabalik Donezteben

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 18a

Azaroaren 29ra arte izanen da erakusketa Alhondigan ikusteko aukera. Aitor Arotzena

Raquel Rico argazkilari beratarraren irudiak bildu ditu EHNE sindikatuak

Rakel Rico Berako argazkilariak eta EHNE sindikatuak elkarlanean osatutako Emakume baserritarren begirada erakusketa Doneztebeko Alhondiga gelan, liburutegi ondoan ikusgai izanen da azaroaren 19tik 29ra. Zehazki, astelehenetik ortziralera egonen da ikusgai, 17:00etatik 19:00etara, Alhondiga gelan, liburutegiaren ondoan. Dena dela, ortziraleko Feria Eguna aprobetxatuz, goizetik ere zabalik izan da erakusketa eta bertan eman dituzte azalpenak Rakel Rico argazkilariak eta EHNEko Mariado Iturraldek.

24 emakumezkoen 60 argazki

Emakume baserritarrei egindako 60 argazkirekin osatutakoa da erakusketa, eta emakume baserritarren lana jendeak ezagutu eta baloratzea, zerbitzu falta salatzea eta lehengo baserriko emakumeei omenaldia egitea dira erakusketaren helburuak. Argazkietan ageri diren 24 emakumeetatik aunitz eskualdekoak dira: Martina Ormart (Elizondo), Josefa Loiarte (Zubieta), Marian Aranibar (Bera), Maider Azkarate eta Igone Oteiza (Aniz), Lourdes Argain (Narbarte), Mariado Iturralde (Donamaria) eta Juana Mari Gortari (Ziga). Adin eta alor desberdinetakoak dira: esnetako edo haragitako behiak dituzte batzuek, ahuntzak edo oiloak bertzeek… Eta argazkiez gain, emakumeen esaldi batek laburbiltzen du bakoitzaren egunerokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun