Eskualdeko 168 lasterkarik bukatu dute Behobia-Donostia lasterketa

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 17a

Iturengo joaldunak Donostiako helmugara heltzen, 5 orduko ibilbidearen ondotik. Ainara Garcia / Noticias de Gipuzkoa

Iturengo joaldunek ere ibilbide osoa egin zuten joareekin

Euria eta hotza lagun, aurten 46. aldiz Behobia-Donostia lasterketa ospetsua egin zen azaroaren 14an, igandean. 20.481 atletek emana zuten izena, baina azkenean 17.373 lagunek bukatu zuten 20 kilometro dituen ibilbidea. Berri goibel gisara, aipatzekoa da korrikalari bizkaitar bat hil egin zela.

Helmugaratu zirenen artean, 168 eskualdekoak izan ziren: 29 emakumezkoak eta 139 gizonezkoak.

Euria eta hotza lagun, aurten 46. aldiz Behobia-Donostia lasterketa ospetsua egin zen azaroaren 14an, igandean. 20.481 atletek emana zuten izena, baina azkenean 17.373 lagunek bukatu zuten 20 kilometro dituen ibilbidea.

Helmugaratu zirenen artean, 168 eskualdekoak izan ziren: 29 emakumezkoak eta 139 gizonezkoak.

 

Herriz-herri

Herriz-herri hona hemen zein izan ziren partehartzeak: Arantza 7, Baztan 35 (Amaiur 2, Aniz 2, Arizkun 5, Arraioz 4, Elizondo 15, Gartzain 2, Irurita 3, Lekaroz 1 eta Oronoz-Mugairi 1), Bera 26, Bertizarana 3 (Narbarte 3), Doneztebe 12, Elgorriaga 1, Eratsun 1, Etxalar 4, Goizueta 6, Igantzi 5, Ituren 1, Leitza 18, Lesaka 19, Sunbilla 8, Urdazubi 2, Zugarramurdi 1, Sara 5 eta Senpere 14.

 

Lehenbizikoak

Eskualdeko korrikalariei dagokienean, bi baztandar izan ziren gizonezkoetan zein emakumezkoetan denborarik onena egin zutenak: Alberto Barberena Goñi lekaroztarra gizonezkoetan (01:08:12) eta Iosune Ortega Arraztoa elizondarra emakumezkoetan (01:23:43). Sailkapen osoak, izenaren arabera edo herrika kontsultatzen ahal da ondoko orri honetan: http://clasificacion.behobia-sansebastian.com/historico.php

Horrez gain, aipatzekoa da, Iturengo 12 joaldunek ere osatu zutela ibilbidea. Joareak soinean bortz ordu inguruz egin zituzten Behobiatik Donostiarako 20 kilometroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun