Doneztebeko Udazkeneko Feria ospatuko da azaroaren 19an

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 18a

Oraindik zenbait tratu ixten dira Doneztebeko feria egunean. Juan Mari Ondikol

Ortziral goizean karriketan ibili eta aziendak ikusi ondotik, arratsaldean herri kirol jaialdia izanen da

Doneztebeko feriak Sanmartinak pasatu eta ondoko asteko ortziralean izaten dira urtero. Aurten azaroaren 19an izanen da egun hori. Goizean, Merkatuko Plaza inguruan aziendak ikusteko eta beharbada erosteko aukera ere izanen da, urtez urte hutsik egiten ez duten tratante familien lanari esker. Arratsaldean, azken urteetako ohiturari eutsiz, herri kirol jaialdi handia eta bi txapelketa jokoan: Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren ginala eta Euskal Herriko Kintopeko harrijasotze txapelketa.

Goizean, Merkatuko Plaza inguruan aziendak ikusteko eta beharbada erosteko aukera ere izanen da, urtez urte hutsik egiten ez duten tratante familien lanari esker. Egia da generalean lehen baino azienda buru guttiago ikusten dela baina, nork daki, beharbada, pasa berri diren Elizondoko Ferietan bezala, Donezteben ere azienda buru eta jende ugari bilduko da. Dena den, egia da aurten Elizondon ahalegin berezia egin zutela Baztan eta Bertizaranako baserritarrak gonbidatuz euren abelburuak feriara eramateko. Gainerakoan, aparkalekuan, nekazaritzako tresna berrienen erakusketa izanen da, marka handiko saltzaileen eskutik. Eta Doneztebeko karriketan barneratuz gero, nola ez, xoko guztietan paratuko diren postuetan erosketak egiten ahalko dira: arropak, oinetakoak, sukaldeko tresnak eta bertze hainbat gauzaren artean, gasnak, ogia, eztia, baratxuriak, kontserbak eta gisako elikagaiak erosteko modua izanen da. Zubietako talogileek ere ez dute hutsik eginen.

Herri kirol jaialdia arratsaldean

Dagoeneko ohikoa da Doneztebeko ferietako bazkalondoko herri kirol saioa. Aurten bi txapelketa ditu iragarriak Nafarroako Herri Kirol Federazioak ortziral arratsalde horretarako. Batetik, Euskal Herriko bigarren mailako Aizkora Txapelketaren Finalean arituko dira Ander Erasun, Manuel Kañamares, Xabier Mindegia, Oihan Larretxea, Jesus Mari Lasa eta Ugaitz Mugertza. Egin beharko duten lana: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztea izanen da.

Eta aizkolariak ez ezik, harrijasotzaileak ere ariko dira Doneztebeko frontonean. Euskal Herriko Kintopekoen Harrijasotze Txapelketaren harira, Jagoba Otaegi, Aitor Oiarbide eta Jon Unanue lehiatuko dira. Harrijasotzaile bakoitza hiruna minutuko txandatan ariko da 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko kubikoarekin.Jaialdi eder honetara sartu nahi duenak 10 euroko sarrera ordaindu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun