Oronoz Mugairiko Marmoles del Baztan lantegiko langileek 17 kaleratze suposatuko lukeen enpresak aurkeztutako EREaren kontrako ekimenekin segitzen dute. Honela, azaroaren 17an, asteazken arratsaldeko 19:00etan Elizondoko plazan langileak bilduko dira kontzentrazio batean eta ondotik itxialdi bat eginen dute Baztango Balleko Etxean edota Elizondoko Herriko Etxean.
Azaroaren 18an, ortzegunean eguerdiko 12:00etan Elizondoko plazan egin behar zuten kontzentrazioa bertan behera utzi dute, baina azaroaren 19an, ortziralean, Doneztebeko ferietan, Merkatuko Plazan elkarretatzea eginen dute.