Aurten lehenbiziko aldiz, futbito txapelketa antolatzea erabaki du Malerrekako Gazte Asanbladak eta Sunbillako frontoia aukeratu du horretarako. Abenduaren 3an eta 4an jokatuko dira partidak, baina apuntatzeko epea azaroaren 20an akituko da. Bitarte horretan, Sunbillako ostatuetan dauden zerrendetan eman beharko da izena, talde bakoitzeko bortz euro ordainduta eta taldekideren baten telefonoa utzita.
Taldea osatzeko ez dute jokalarien mugarik paratu, eta nahia adina jokalari apuntatzen ahalko dira. Dena den, edozein zalantza izanez gero, helbide elektronikoa paratu dute eskura: mga10@hotmail.es.