Bigarren mailako aizkora txapelketak azken txanpara ailegatzear daude, bai Nafarroakoa eta bai Euskal Herrikoa ere.
Euskal Herriko bigarren mailako finala
Euskal Herriko finala azaroaren 19an jokatuko da Donezteben, ferien barne, eskoletako frontoian 17:30etik aitzinera. Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Oihan Larretxea (Bera), Ugaitz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa), Jesus Mari Lasa (Legorreta, Gipuzkoa), Manuel Kañamares (Aroztegieta, Bizkaia) eta Ander Erasun (Aurtitz) ariko dira lehian.
Nafarroako bigarren mailako finala
Nafarroako bigarren mailako finala abenduaren 5ean jokatuko da Goizuetan, 12:00etatik aitzinera. Julen Kañamares (Berriozar), Ruben Saralegi (Iruñea, Leitza), Aitor Senosiain (Olague), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz) eta Xabier Mindegiak (Beintza-Labaien) neurtuko dituzte indarrak. Bi kasuetan lehendabiziko bi sailkatuak mailaz igotzeko txartela eskuratuko dute.