Uda denboraldi kaxkarra izan zen lan arloan eskualdean, ekainetik irailera 121 langabe gehiagok eman baitzuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan. Baina joera horri buelta eman zitzaion urrian, indar haundiegirik gabe izan bazen ere: 21 langabe guttiagorekin bukatu zen hilabetea (%1,85eko jautsiera). Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, 373 kontratu egin ziren irailean, baina horietatik 32 bertzerik ez ziren mugagabeak izan. Oraindik 1.116 lagun daude langabezian Doneztebeko bulegoan.