12 neska-mutikok erabiltzen dute eskolako jantoki zerbitzua

Margari eta Koro 2010eko azaroaren 11

Jantokiko lehenbiziko txandako haurrak. Margari eta Koro

Bi txandatan banatuak bazkaltzen dute

Urriaren 14tik aitzinera jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izanen dute eskolako hau­rrek. Momentu huntan 12 neska-mutikok erabiltzen dute, bi txandetan partituak: Zugarramurdiko eskolakoek 13:00etan bazkaltzen dute eta lau haur gelditzen dire. Urdazubiko eskolakoek, berriz, 13:45ean dute tenorea eta zortzi haurrek erabiltzen dute zerbitzu hau.

Bazkariaren prezioa 4,5 eurokoa da, baina egun bakanetan geldituz gero, 6 eurokoa da prezioa. Arduraduna Mentxu Fagoaga da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun