Bisitarien kopuruan ez du jaitsiera haundirik nabaritu errotak

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko azaroaren 11

Errota martxa onean doa. Fermin Etxekolonea

‘Nafarroak dohainik hartzen zaitu’ kanpainarekin turista dezente hurbildu da udan

Krisiak krisi, badirudi oraingoz ez duela askorik eragin errotaren egunerokoan, eta bertako arduraduna den Ma­xux Petrikorenak mar­txa onean doala adierazi digu. Jende aldetik ez omen da jai­tsie­­ra haundirik nabaritu eta nahiko jende ibili omen da. Nafarroako Gobernuaren Nafarroak dohainik hartzen zaitu kanpainak ere udan jende asko erakarri omen du.

Udazkenarekin batera, eskolako ikasleen eta jubilatuen bisitak izaten dira normalenak. Eta herritarrek eta ingurukoek irina erosteko ohiturari ere eusten diotela ikusi du Petrikorenak.

Errotaren funtzionamenduari dagokionean, uda nahiko ongi joan omen da eta ur eskasia­rik ez omen da izan. Aldiz, urria, lehorragoa izan dela somatu a, baina ur arazoak ez du geldiarazi errota.

 

Ordutegia

Irail erditik, udazkeneko ordutegia du erro­tak. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00­­etara egoten da zabalik, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00­etara. Horrela segituko du abendura bitarte.

Urte berriarekin batera, urtarrilaren 2tik Aste Santua bitarte neguko ordutegia izanen da. Astelehen eta asteartetan itxita egonen da eta asteazken, ostegun eta ostiraletan 11:00etatik 13:00­etara irekiko ditu ateak. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00­etatik 14:00­etara eta 16:00­etatik 18:00etara.

Bestalde, prezioan ez da aldaketarik izan: helduek 3 euro ordaindu behar dute sarrera; erretiratu eta haurrek 1,5 euro eta 15 lagunetik goitiko taldeak direnean, pertsona bakoitzeko 1,5 euro.

 

ERROTA NAHIAGO

Sortzez igantziarra baina Beran bizi den Maxux Petrikorena da 2008az geroztik errotako langilea, eta aitortu digunez, gustura dago lanpostu horretan. He­rritarrak ere halaxe gaude. Urte hauetan nabaritu duena hauxe dela kontatu digu: «jendeari ekomuseoa baino gehiago gusta­tzen zaio erro­ta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun