LAB nagusitu da Legasa eta Lesakako Arcelor Mittal­eko hauteskundeetan

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Urriaren 27an egin ziren Arcelor Mittal enpresako Legasa eta Lesakako lantegietan hauteskunde sindikalak eta bietan LAB sindikatua nagusitu zen. Lesakako Arcelor Mi­ttalen 17 ordezkari aukeratu behar zituzten langileen batzorderako. Horietatik 6 LAB­ekoak izanen dira, 5 ELAkoak, 4 UGTkoak eta Cuadros eta CCOO­ko bana. Le­gasako AMDS Processing lantegian, be­rriz, 9 ordezkari hautatu ziren eta LABek gehiengo osoa lortu du, 5 delegaturekin. ELAk 2 ordezkari lortu ditu eta UGTk eta Cuadrosek bana. Bertzetik, Arcelor Mi­ttal enpresak Legasako lantegia guttinaka itxi eginen duela adierazi du, 2011ko ekainean erabat itxi arte. Hor egiten den lana eta ehun langile Lesakako lantegira eramanen dira eta ho­rre­ta­rako obrak egiten ari dira Lesakan, Bidasoa Planaren barne. Lesakako mar­gotze eta galba­nizatu lerro be­rria, proba gisara urte bukaeran hasteko moduan egonen dela ere jakinarazi dute, «baina modu egokian, 2011ko lehen urte erdian hasiko da lanean». 30 milioi euroko inbertsioa eginen da horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun