Herriko Etxeko eta Aurtizko Koianea Txikiko teilatuak moldatu ditu berriki Udalak. Mindegia Zurgindegia izan da bi obrak egin dituena, eta aipatzekoa da, Aurtizko frontoia itxuraldatua gelditu dela, teilatua osorik moldatu eta egurra bistan gelditu baitzaio.