Arrutenea Pilota Txapelketari segida emateko gogoz

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Antton Espelosin

Eguraldiaren beldur izanagatik ere, azkenean ateri egin, eta urriaren 31n jokatu ziren Arrutenea Pilota Txapelketako partidak. Aitzineko alean iragarri bezala, lau partida jokatu ziren: lehenbiziko saioan, Yago Canterok 18-7 irabazi zion Mikel Eltzaurdiari; bigarren lehian, Enaitz Telletxearen partez, Pello Migelena aritu zen, eta honek 7-18 galdu zuen Oihan Canabalen kontra; hirugarren partidan Enaitz Anso eta Iker Espelosinek jokatuko zuten, eta 18-14ko emaitzarekin Anso gailendu zen. Azken saioan, azkenik, David Albiasuk 22-18 irabazi zion Ander Errandoneari. Azken bi lehiak politak atera ziren, eta parekatuak. Antolatzaileak gustura gelditu ziren txapelketarekin, eta hurrengo urteetan ere segitzeko asmoa omen dute. Aipatu, bertzalde, partiden ondotik, luntxa ere eskaini zela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun