Malerrekako gazteen futbito txapelketa jokatuko da abenduan frontoian

Txapelketan izena emateko epea azaroaren 20an akituko da

Aurten lehenbiziko aldiz, futbito txapelketa antolatzea erabaki du Malerrekako Gazte Asanbladak eta Sunbi­llako frontoia aukeratu du horretarako. Abenduaren 3an eta 4an jokatuko dira partidak, baina apuntatzeko epea azaroaren 20an akituko da. Bitarte ho­rretan, he­rriko ostatuetan dauden zerrendetan eman beharko da izena, talde bakoitzeko bortz euro ordainduta eta taldekideren baten telefonoa utzita.

Taldea osatzeko ez dute jokalarien mugarik paratu, eta nahia adina jokalari apunta­tzen ahalko dira. Dena den, edozein zalantza izanez gero, helbide elektronikoa paratu dute eskura: mga10@hotmail.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun