Baztan-Bidasoaldean dependentzia duten pertsonei arreta eskaintzen lan egin nahi duten 14 emakumeri eta gizaseme bati formakuntza ematen ari diren 3. Enplegu Tailerraren aurkezpena egin zen urriaren 29an liburutegian. Cederna-Garalurrek kudeatzen du eta UPN-Inafre erakundearen laguntza izaten du, baita Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuaren, Europear Gizarte Funtsaren eta Doneztebe, Bera, Lesaka, Etxalar eta Baztango udalen dirulaguntza ere. Aurkezpen ekitaldian Lesaka, Doneztebe, Baztan eta Berako udal ordezkariak, Cederna-Garalur erakundeko Luis Garate presidentea, Esther Celaya zuzendaria eta praktikak egiten diren zahar etxeetako arduradunak izan ziren. 900 orduko formakuntza eginen dute.